Baskoniaren partidua ikusteko autobusa antolatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urt. 20a, 13:23
Baskoniak Crvena Zvevda taldearen aurka jokatu du datorren asteartean Fernando Buesa Arenan gaueko 21:00etan.

Ostadar SKT-k autobusa antolatu du bertara joateko 20 eurotan (sarrera barne). 30 pertsona behar dituzte gutxienez bidaia ixteko, beraz, gomendatu dute interesa dutenek lehenbailehen erosteko Ostadarren bulegoan (Geltoki, 25). 19:15ean irtengo dira Gasteiz aldera, Michelingo kirol-gune sarreratik.

29an, Ostadarrekoak Gasteizera

Datorren asteko igandean ere aterako da autobus bat Gasteiz aldera, Endesa Ligako Baskonia-Bartzelona partidua ikusteko. Ostadar SKTren saskibaloi alorreko kideek eta zenbait gurasok beteko dute autobus hori; 55 pertsona izango dira guztira. 16:30ean aterako dira Michelindik.

Datorren igandeko plana asteartean errepikatzeko aukera eman zion Baskoniak Ostadarri, eta horregatik antolatu dute Euroligako partidua ikusteko irteera. Herritar guztiei dago irekita eskaintza.