Aspanogiren martxa solidarioan hartu du parte Ostadar Ipar Martxak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ots. 13a, 10:30
Ostadar SKTren Ipar Martxa alorreko kideek ASPANOGI Haur Minbizidunen Guraso Elkarteak antolatutako 5. Martxa Solidarioarekin egin zuten bat atzo.

Zurriolatik abiatu eta Haizeen Orrazira artekoa izan zen ibilbidea, sei kilometrokoa. Ipar Martxako kideek talde argazkia atera zuten bukaeran, Porrotx pailazoarekin batera.