Areto-futboleko finaletako zozketako zenbaki saridunak

Txintxarri Aldizkaria 2015ko eka. 22a, 15:25
Herriko txapelketako final handiak jokatu ziren egun berean, joan den larunbatean, zozketa ere egin zuten. Zenbaki saridunak eman dituzte jakitera antolatzaileek, eta jakinarazi dute saridunek aste honetan pasa beharko dutela Ostadar SKTren lokaletik (Geltoki kalea 25) 18:00ak eta 20:00ak bitartean.

Menuak, erosketa txartelak eta erloju bat zozketatu dituzte antolatzaileek. 683 eta 1331 zenbakiek Avenida kafetegian menu bikoitz bana irabazi dute. Kebab Lasartek ere lau menu emango dizkie 733, 2293, 2873 eta 3143 zenbakien jabe direnei. 

Bestalde, 944, 1877 eta 2866 zenbakiek hainbat dendek eskainitako erosketa txartelak irabazi dituzte. Balerdi harategian, Biona arraindegian eta Cecilia fruta dendan egin ditzakete erosketak, hurrenez hurren. 

Azkenik, 1916 zenbakiak Abreu dendak zozketatu duen erlojua irabazi du. Sariak jasotzera Ostadar SKTren lokalera (Geltoki kalea 25) joan beharko dute irabazleek, aste honetan zehar.