Amaia Andres izendatu dute Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidente

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ira. 20a, 19:21
Herrian gutxi dira Amaia Andresek LOKE Lasarte-Oria Kirol Elkartean egin duen lana ezagutzen ez dutenak. Orain, beste erronka bati ekingo dio atleta olinpiko izandakoak: Gipuzkoako Atletismoko Federazioko lehendakaritza hartu du, Mikel Odriozolaren lekukoa hartuz.

Bartzelonako Jokoetan kirolari olinpiko 1992an (800 metroetan), LOKEko lehendakari 2013az geroztik, eta orain, 2016an, Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidente. Amaia Andresek (Donostia, 1966) beste erronka bati ekingo dio hemendik aurrera. Mikel Odriozolaren lekukoa hartuko du Andresek.