Alex Saleta gaztea, Espainiako selekzioarekin lanean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko abe. 14a, 10:45
Alex Saletak lagunarteko lehiaketa jokatu du Espainiako selekzioarekin

18 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin egon da kontzentratuta Alex Saleta herritarra, abenduaren 3tik 9ra Valladoliden. Lagunarteko lehiaketa den Mele Torneoan parte hartu du. Lau norgehiagoka jokatu dituzte, eta denetan aritu da hasieratik lasarteoriatar gaztea. Ederki jardun eta entseguak ere lortu ditu.