2016/2017 denboraldira begirako lan-saioak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mai. 26a, 12:05
Ostadar SKTren futbol alorrak entrenamendu-sorta prestatu du hurrengo asterako. Alebinetatik hasi eta erregional mailara iritsi arte, datorren denboraldian elastiko urdin-beltza janzteko interesa dutenek Michelinen edukiko dituzte hitzorduak.

Alebinek -2005ean jaiotako haurrek- astelehen eta asteazkenean -maiatzaren 30ean eta ekainaren 1ean- entrenatuko dute, 18:00etatik 19:00etara bitartean. Infantilek -2003 eta 2004- ere bi egun horietan dauzkate zitak, ordubete beranduago: 19:00etatik 20:00etara. Kategoria horretan diharduten neskak berriz, ostiralean -ekainak 3- elkartuko dira, 18:00etatik 19:00etara.

Kadete mailako jokalariek astearte eta ostegunean -maiatzaren 31n eta ekainaren 2an- entrenatuko dute, 18:00etatik 19:00etara. Jubenilak ere bi egun horietan ariko dira, 19:00etatik 20:00etara. 

Azkenik, erregional mailako bi taldeak, emakumezko eta gizonezkoak, 20:00etatik 21:00etara ariko dira. Lehenengoek astelehen eta asteazkenean entrenatuko dute, eta astearte eta ostegunean bigarrenek.