2015. urtean kirol instalazioak epe-luzera alokatzeko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abe. 15a, 10:48
Kirolen Udal Zerbitzuak 2015. urtean herriko kirol instalakun-tzak epe luzera alokatzeko aukera eskaintzeko asmoa du. Kirol Guneko pilotalekua, tenis pistak eta pista balioaniztuna, baita padel pista ere urte osoan zehar (uztaila eta abuztua izan ezik) alokatu daitezke zenbait ordu eta egunetan.

Eskainiko diren orduak eta erabiliko diren arauak ezagutu nahi dituztenek dagokien instalazioan kontsulta egin dezakete, Michelingo kirol-gunean edota Udal kiroldegian. Interesa duten erabiltzaileek izena, abizena, telefono zenbakia, abonu zenbakia eta eskatutako eguna eta ordua instalazioaren harreran eman behar dituzte ostegunera bitartean.
Orduen banaketa zozketa bidez egingo da ostiralean, 18:00etan, Udal Kiroldegian.