16 urte azpikoen ZRT Gure Etxea Beltzak, Euskal Liga irabaztear

martin-vicioso 2017ko mar. 14a, 18:44
La Rioja taldearen aurkako partidua irabaziz gero, sailkapeneko lehenengo postua eskuratuko lukete

Denboraldia borobiltzeko azken urratsa ematear dira ZRT Gure Etxea Beltzak taldeko 16 urte azpikoen taldekideak. La Riojaren aurka atzeratutako norgehiagoka baten faltan, hirugarren dira; baina hura irabaziz gero, Euskal Ligako txapeldun bihurtuko lirateke. Biharko 14:30ean jokatuko da partidu erabakigarria Michelinen.

Gasteizko Escor Gaztedi RT, orain arte galdu gabe zegoen liderra, menperatu dute aste honetan 29-17.

18 urte azpikoek nagusitasunez irabazi zuten talde beraren aurka. 92-0eko markagailua finkatu zuten gipuzkoarrek Zarauzko Asti zelaian.

Seniorrak, azken txanpan 

Ohorezko B mailako Babyauto Zarautz taldeari bi partidu geratzen zaizkio ligari amaiera emateko. Aste honetan 55-7 azken postuan den Universidad de Bilbao garaitu dute. Rekondo anaiek, David Vegak eta Xabi Prietok jokatu zuten, besteak beste. Prieto 60. minutuan zelairatu zen eta bi entsegu lortu zituen. Gauzak horrela, hirugarren postuan dira.