XXI. 'Lasarte-Oria Bai!' kros herrikoian izena emateko epea zabalik dago

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ira. 22a, 11:30
Pixkanaka-pixkanaka, gerturatzen ari da gure herriko kirol hitzordu garrantzitsuenetako bat: 'Lasarte-Oria Bai!' kros herrikoia. Aurtengoa XXI. edizioa izango da; urriaren 30ean jokatuko da, igandez.

Lasterketaren antolatzaile Ostadar SKTk jakinarazi duenez, proban korrika egin nahi dutenek aukera daukate izena emateko. Horretarako, www.sailkapenak.com web orrialdean sartu beharko dute.