Ostadarreko jubenilek itxura ona eman zuten Beti Gazte liderraren aurka

jon-altuna-egitegi 2015ko ots. 25a, 13:49
Ohorezko jubenilek neurketa ona jokatu zuten Lesakako Beti Gazte liderraren aurka. Punturik batu ez arren, eta 2-3ko emaitzak aho-zapore garratza utzi bazien ere, lan duina egin zuten Jose Manuel Loyarte 'Gorri' entrenatzailearen mutilek.

Tentsio handiko neurketa jokatu zuten larunbat arratsaldean Michelinen. Bi taldeek izan zituzten atea zulatzeko aukerak, baina azkenean nafarrek hartu zuten aurrea 0-2 atsedenaldira joan aurretik. Min egin zion horrek Ostadarri, baina aldageletarako bidea hartu aurretik Julen Lopezen golak errenta txikitzea lortu zuen. Tamalez, hirugarrena egin zuten lesakarrek lehen zatiaren hondarrean.

Bigarren zatian, borrokarako sena erakutsi zuten lasarteoriatarrek, eta Jon Kortaren gol eder batek markagailuko aldea txikitzea lortu zuen. Emaitza hobea merezi bazuten ere, azkenean 2-3 amaitu zen partidua. Dena den, denboraldi zoragarria osatzen ari dira Ohorezko jubenilak, sailkapeneko hirugarren postuari eusten diote 37 punturekin, Beti Gazte (53p) eta Añorgaren (51p) atzetik.

Gainontzeko emaitzetan aipagarriak Ohorezko Erregionalek Aretxabaleta bigarren sailkatuaren aurka lortutako husnako berdinketa eta Emakumezko Erregionalen porrota Touringen aurka, 5-4, Iker Artetxe entrenatzailearen estreinako partiduan.