Bederatzi hilabetez sabelean eraman eta gero, eta ondorengo asteetan besoetan, soinean edota kotxetxoan, lehenago ala beranduago seme-alabengandik aldentzeko garaia iristen da: batzuentzat hamasei astetako baimena bukatu bezain pronto; beste batzuentzat opor, eszedentzi edo dena delako bide guztiak xahututa.

Nekeza izaten da pauso hori ematea gurasoentzat, are gehiago trabekin topo egiten dutenean, geure herrian kasu. Goazen zein aukera dituzten ikustera. Aitona-amonekin uztea: ez al dute nahikoa lan izan gurekin, biloben zama ere eurek eramateko? Zaintzailea kontratatzea: zorte onekoa, beste baten soldata ordaintzeko gai bazara. Haurreskolara eramatea: Lasarte-Orian badugu Haurreskola, baina, adi; kalkuluak ongi egin, plazarik gabe geratu nahi ez baduzu. Batek baino gehiagok egin du topo sorpresa desatsegin horrekin matrikula egiterakoan, eta ez dago B planik; ez, behintzat, herrian bertan. 

Zaintza ez da, ordea, bizitzako lehen urteetako kontua soilik, eta orain, udako oporrak gainean ditugula, norbaitek hartu behar du seme-alabekin egoteko ardura. Udako Txokoak dira aukeretako bat, eta, hara non, aurten, ika-mika sortu den. Bizkorrenek Ttakunek antolatutakoetan eman dute izena, baina beste batzuk udalaren eskaintzaren zain geratu dira. Luze itxaron ondoren eta enpresa berriarekin nahiz udalak egindako kudeaketarekin sortu diren zalantzak tarteko, azkenean, matrikulatu ahal izan dituzte umeak. 

Baina bidezkoa al da gurasoak eta batez ere haurrak horrela ibiltzea? Herrian bertan, herriko bitartekoekin zaintza eta hezkuntza on bat emateko bidean, gaiak hausnarketa bat merezi du udalaren aldetik.

blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Akats zuzenketa
    Egun hauetan EH Bilduk 2017ko udal aurrekontuen exekuzio mailari buruz buzoneatu duen eskuorrian oker bat eskapatu zaigu azkenengo paragrafoan. Bertan, Ahal Du Lasarte-Oria Puede alderdiak 2017ko Udal Aurrekontuen aldeko bozka eman zuela esaten da. Ez da horrela, ez zuen aldeko bozka eman. ADLOP abstenitu egin zen. 2016ean izan zen aldeko bozka ematea, eta hortik gure nahasketa. Zintzoki akatsa onartu eta sortutako kaltearengatik ADLOP-ri barkamena publikoki eskatzea dagokigu eta horrela egiten dugu ohar honen bidez.
  • Kirol instalazioen ordutegia San Pedro jaietan
    San Pedro jaietan kirol instalazioek ordutegi berezia izango dute. Ekainaren 28an, osteguna, igerilekua 9:00etatik aurrera itxita egongo da; Maialen Chourraut kiroldegi osoa, berriz, arratsaldean itxiko dute. Ekainaren 29an eta 30an, ostirala eta larunbata, Maialen Chourraut kiroldegia itxita egongo da.
  • Sorgin Dantza entsegua ekainaren 26an
    Sorgin Dantzako antolatzaileek jakitera ematen dute, ekainaren 26an, asteartea, entsegua izango dela. Ohi bezala saioa arratsaldeko 20:00etan hasiko da Okendo plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Landaberri-Garaikoetxea ikastetxean egingo da.
  • Odol ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, ekaianren 25an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
LOREA
Zorionak printzesa zure zazpigarren urtebetzean, aitatxo, amatxo, eta Oihanaren partez. Asko maite zaitugu!!!
AZKEN PDFa
1427 ( Ekainak 22 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Acha-Orbea ( Igandea)
Hipodromo etorbidea 6
Tel: 943 363549
ASTEA
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Asteazkena )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Gandarias-Uribe ( Osteguna )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Urbistondo ( Ostirala )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Urbistondo ( Larunbata )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48