TXIOKA KOKOROKOOO!

Nerea Segura 2018ko mar. 23a, 10:00
Sarritan galdetu didate, zer ote den oilaskoa. Oilo edo oilar?

Sarritan galdetu didate, zer ote den oilaskoa. Oilo edo oilar? Oilarrak oiloa estaltzen du, hura gandorretik edo lepotik helduz. Gero zapaldu eta semena askatzen dio; 10-30 aldiz errepika dezake! —oilo desberdinekin—. Pilatutako oiloak (kaiolakoak edo ez) bi aukera dituzte: harira doan oilarra, edo intseminazio artifiziala. Eta gorteatzea, plazerra?

Jaten ditugun arrautzak, ernaldu gabekoak dira. Edo bai? Oiloek arrautzak jartzen dituzte bere habia beteta egon arte (10-12). Hala ere, arrautzak biltzen joatea inoiz bete ez dadila eragiten du. Oiloak 26 orduro obulatzen du —hilerokoa balitz bezala—. Aske bizi direnak eta zizareez, artoz… elikatzen direnak gutxiago jartzen dituzte, baina kalitate hobeagoa dute; kaiolan bizi direnak, pentsuz elikatzen direnak eta 24 orduz argia jasatzen dutenak baino. Arrautza bat lortzeko, ez da oilarrik behar, beraz, belarjalea bazara, oilarrik gabe bizi diren oilo-arrautzak lortu ditzakezu (ernaldu gabekoak).

Ernaldutako arrautza, aldiz, gorringoan antzeman dezakegu, zirkulu argi txikia ikusita. Oiloak 21 egun txitatzen du, eta heldugabeko kumeari txita-oilaskoa deritzogu. Bi hilabete ditu harategira iristerako. Bost hilabeterekin heltze-sexualari heltzen diote: oilo-oilarra bihurtuz. 

Orain zenbait supermerkatuek ez dute kaiolatutako oilo arrautzarik salduko. Baina bai pilatutako oilo arrautzak, bai pilatutako txitak, bai zorigaiztoko arrautzak eta txitak. Zuk duzu azkeneko hitza, azkeneko hozkada!