Uda honetan ez Santiago bideak ez Inazio bideak ez gaitu harritu. Hegotik iparrera datorren bidea beteriko erromesaldiak asaldatu gaitu. Eta bere erabilera mediatikoak. Errefuxiatu kopurua nola banatu behar duen Europa hipokrita honek.
Burges koxkorrok bonbak saldu behar ditugu tokatzen den hegoaldeko interesa daukan edozein herrialdetan. Baina kontuz! Bonbaketak edo hobeki esan, bere albo kalteak kontrolatuak izan behar du, ezen integristez beteko zaigu gure “etxe poxpola”!!!
Aylan Kurdi 3 urteko haurra bai, ito egin zen. Baita bere 5 urteko Ghalib anaia eta Rehan bera ama ere. Eta beraiek bezala zenbat eta zenbat?
Zurikeri, nazkagarriz ikur bihurtu eta lehengoan segi. Zer animalia klase da ordea gizakia?
Probatu ez duenak ez daki.
Memoria kontuekin sentsibilitate pixka bat daukagunok beti diogu, ikertu, errekonozimendua lortu, gertatutakoa transmititu eta erreparazioa bilatzeko lan egingo dugula. Nagusiki horrelakorik berriro gerta ez dadin.
Ez dira urte asko oraindik euskaldunei, eta Espainiako beste herriei antzeko zerbait gertatu zi-tzaigula. Errefuxiatuak izan ginen eta beraien etxe eta instituzioetan onartu gintuenik ere izan zen.
Beti bezala, gizakiak hautsi, eta gizakiak konpondu. Ba dira estatu boteretsu ankerrak (“per-tsonek” gidatuak) eta badira PERTSONAK baliabide eskasekin bestek txikitutakoak konpontzen saiatzen direnak.
Bejondaiela azken hauei!