Ez gaituzte sinesten ezin izan dugulako frogatu bortxaketa egon denik, non eta mediku batek ez duen sinatzen marka fisikoak ditugunik. Kolpeak eta beste froga fisiologikoak

Ez gaituzte sinesten ezin izan dugulako frogatu bortxaketa egon denik, non eta mediku batek ez duen sinatzen marka fisikoak ditugunik. Kolpeak eta beste froga fisiologikoak.

Nik sinesten dizut eta gizonen auto inkulpazioak ikusi ditut sare sozialetan. Asko poztu naiz bai batak eta batez ere gizonezkoenak irakurri ditudanean. Zergatik? Oso gogorra izan behar duelako bakoitzak bere buruari aitortzea une batean eraso egin zuenik eta noski hori publiko egiteak. 

Iruñeako kasuan ordea bideoak daude. Froga gehiagorik... Astazakil horiek gainera grabatu eta zabaldu egin zutelako.

Epaiak dio, ordea, neskak ez duela erresistentziarik jartzen. Beraz ez dago bortxaketarik.

Ez dago neskaren aldetik erresistentzia jartzerik bost gizonen aurka zer eginik ez daukala badakielako eta handik bizirik atera nahi badu, beste erremediorik ez daukala badakielako. Ez dago bortxarik? Hori baino bortxa handiagorik…

Bortxaketa zer da ordea? Indarrez penetratzea bakarrik? Desiratutako harremanez hitz egiten hasi beharko genuke. Desiratuak izan ziren?

Ez dugu modu sano eta libre batean bizi sexualitatea. Bestela ez dago ulertzerik epaile fiskal eta abokatu hauek zer praktika sexual dituzte hau normala iruditzeko?