Orokortasunean igerian

Mailu Arruti 2017ko mar. 17a, 10:20

Afrika, Amerika, Asia, Europa, Ego Amerika, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika (hispano ez esateagatik), Sahara azpikoak, Europa erdialdekoak, mendebalekoak, Baltikokoak, Eskandinaviarrak, indioak, musulmanak, Budistak, Katolikoak denei jarriko genieke adjektibo bat edo gehiago ez?

Katalanak zuhurrak, andaluzak alaiak, alferrak, Kastillanoak "recios" ez dut inoiz oso ondo jakin zer esan nahi duen. Nafarrak kaska-gorrak, parrandazaleak, jatun onak, Ingelesak puntualak, Alemanak koadrikulatuak, Italianoak builosoak, mafiosoak, harroak.

Euskaldunak: handiak, indartsuak, triperoak, astapotroak, independentista, terrorista e.a. Ez da egia eta ez da justua ezta? 

Baina Programa horri buruz zen. Topikoei buruz jaunak eta andreak. Ez erabili hori propio min egiteko. Miren Gaztañaga: Ederki  ordaindu beharko duzu zure parte hartzea programa horretan. EITBk emango dizuna baino askoz gehiago zori txarrez.

Zer esateko daude espainolak beraien zinearen historian takillan diru gehien eman duen filma justu honetaz izan bai zen. Euskaldunen eta andaluzen topikoez oinarritu zen "8 apellidos vascos" pelikula. Geroztik tele serie bat egin zuten. Oraindik orain irakurri nuen Donostian grabatuko zutela "N" garren kapitulu sorta.

Zertaz ari zarete?