Cookiak

Ados Gure cookieak eta besterenak erabiltzen ditugu zerbitzuak eskaini, publizitatea erakutsi eta informazio estatistikoa jasotzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien erabilera onartzea dakar.

“Euskalgintzaren arazoa D ereduko irakasleak gara”. Hala entzun diot duela gutxi esperientziadun maisu bati. Nik ere, nire gaztean, metatu ditut zenbait esperientzia bertsolaritzako irakasle bezala hara eta hona pasatako azken hiru urteotan. “La de bertso” honek bi astean behin zapaltzen du ikastetxe ezberdinetako ikasgela bakoitza ikasleei euskaraz (eta euskararekin) ere jolas egin dezaketela irakatsi nahian. 

Irakaskuntzarekin inongo loturarik ez duzuenoi helburu sinple samarra irudituko zaizue agian. Zoritxarrez besteok ondoegi ulertuko nauzuelakoan nago. Erreta sumatzen zaituztet, euskararen gaiarekin erreta. Eta etsita. Ikastetxeetako paretak euskararen aldeko horma-irudiz beteta ageri dira; ikasleen mihietan ez dago arrastorik. Euskarak alde egiten du, alde egotetik egiterako jauzi horreta galtzen da.

Egiari zor, ni ere sarritan galduta sentitzen naizela aitortu behar dizuet. Bizitzan errazagoa zait  zerbait nola EZ nukeen egingo detektatzea nola egingo nukeen asmatzea baino. Eta barkatuko diozue esperientziarik gabeko irakasle ezjakin honi, baina egingo EZ nituzkeenak etengabe errepikatzen zabiltzate arbelen aurreko eremuetan.

Azkenekoz zuetako batek gazteleraz ari zen ikasleari botatako errietak niri ere berarekin batera ikasgelatik ihes egiteko gogoa sortu zidan. “Niri euskaraz, entzun? Edo kalera!” ozen hark tinpanoa zulatzen dit oraindik. Ikasle motelenak ere bi ondorio argi aterako ditu esaldi horretatik: euskaraz irakasleari soilik egin behar zaiola, batetik, eta, bestetik, gela barruan soilik egin behar duela (zigorrik jaso nahi ez badu). Kalea ez dagokio, beraz, euskarari. Ez kalea, ez jolasa, ez aisia, ez gozamena…
Eta nik berriro diot EZ nituzkeela gauzak horrela egingo.

blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
NOELIA
Zorionak Nuelita! Txokomarrubizko 27 muxu eta besarkada goxo etxeko "txikiari".
AZKEN PDFa
1373 ( Martxoak 24 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Igandea)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Gandarias-Uribe ( Astelehena )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Asteartea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Osteguna )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Ostirala )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48