Maiatzeko asteburu arrunt batean, kirolaren inguruan, familiartean, lagunartean, guztion artean ametsetan; Anoeta estadioan.

Normalean gizonezkoentzat soilik ireki ohi duten berdegunearen inguruan 20.000 lagun bildu ginen. Zelaian 22 jokalari, 3 epaile eta baloi bat. Bi astean behin ematen den errutina esango dute askok; 22 gizon baloi baten atzetik korrika dioen topikoa beste askok; futbolaren negozioaren inguruan jendetza, ohiko lez, deitoratuko dute hainbatek.

Berdegunean geundenontzat ordea, ez zen errutina, ametsa baizik.  Futbola emakumeena ere badela erakusten aritu ziren, ze arraio emakumeena ere badela? Futbola ez ote da ba gehiago emakumeena gizonezkoena baino? Zergatik ez? Negozioaren ikuspegitik begiratuta oso urrun. Hemen ez daude milioiak tartean, hemen ez daude futbol negozio horrek mugitzen dituenaren ageriko aztarnarik. Kirolaren funtsetik hurbil. Lehia garbiagoa, justuagoa eta atseginagoa. Hitz itsusi gutxi, lehiaketa berdina, baina oinarrian futbola bera; purua, garbia, autentikoa, garaipen gosea pizten duen partidu horietakoa eta derbia gainera; derbi sanoa. 

Badoa pausoz pauso emakumezkoen kirola aurrera, jendearen ahotan dabil kalean, egunkarietan, astebururo telebistan izar iheskorren moduan  bada ere, baina oraindik ere ez da iritsi inoren erraietara. San Juan bezperako suaren antzera itzali egiten dira Anoetakoa bezalako ekitaldiak. Jarraipen falta nabaria da edozein kiroletan. Bera Berak liga irabazi du, belar hockeyko neskak lauko finalean daude, Maialen olinpiadetan nagusi izan genuen bai, baina distira hori eguneroko munstroak irensten du. Gure gizartearen erraietan ederki bizi den munstroak. Egunero elikatzen dugun munstroak eta nik neronek ere, nahi gabe bada ere, barruan daramadan izaki beldurgarriak. Barrutik kanpora atera nahian ibili zale garenok, badakizue zertaz ari naizen. Gizarte gaixo honetan kirola berdintasunaren aldarri izatea libre da, baina egunerokotasuneko ñabardura ñimiñoetan dago guzti honen giltza. Hezkuntzan neurri handi batean.

Eguneroko bizipenetan , uneoro presente daukagun munstro horren bidelaguna izan eta pixkanaka Anoetatik etxera, etxetik ikastolara. Desagertarazteko pausoak emanaz edo parekide den munstro garbiago, zuzenago edota justuagoa bat jaio dadin lan eginez.

Lagun handi bati irakurri nion bezala: "Gaur Anoetan ikusi duguna ea hemen bildu diren txikientzat egunerokoa bihurtzen den".

 

blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Hernani bidea itxiko dute
    Aurrera doaz Zabaleta Berriko lanak. Jarraitzeko, ordea, Hernaniko bidea itxiko dute. Lanen zuzendariak Txintxarri-ri azaldu dionez, hurrengo astetik aurrera itxiko dute bide hori. Hain zuzen, Pepenea baserria eta Hernaniko muga bitartean egongo da itxita. Baimena eskatu dute dagoeneko udalean, eta jaso bezain pronto itxiko dute errepidea. Ondorioz, astelehenean edo, beranduenez, asteartean ezin izango da errepide hori erabili. Bide alternatiboak jakinarazteko seinaleak jarriko dituzte. Hilabete pare bat behintzat egongo da itxita. Lanetako zuzendariak azaldu duenez, baimena iraila bukaera arte eskatu dute, baina litekeena da lehenago amaitzea.
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
AZKEN PDFa
1431 ( Uztailak 27 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gil ( Asteartea)
Kale Nagusia 24
Tel: 943 361529
ASTEA
    • Lasa ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Urbistondo ( Osteguna )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • De Miguel ( Larunbata )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • De Miguel ( Igandea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Astelehena )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48