Joan den hilean izan zen Memoriaren Plaza gure artean. Okendo plazan altxatako karparen barruan eskainitako programazioaren arabera, indarkeriak iraun duen urteetan izandako kalte eta sufrimenduaren lekukotzak entzun eta ikusi ahal izan genituen. Aukera izan dugu, halaber, gure iritzi edo testigutza adierazteko ere.

Hainbeste da erakusgai dagoena, ezinezkoa dela behar den bezala eta hain denbora gutxian guztia barneratu. Agian, Gogora institutuak bultzatutako Memoriaren Plazak egun gehiago egin beharko lituzke udalerri bakoitzean. Edo bestela, udalek ere tokiko memoriaren zabaltegi propioa sortzea badutela iruditzen zait, lekuan lekuko gertaerak jakitera emateko. 

Karparen azpiko erakusketa gunearen baitan, indarkeriaren biktima izan direnen lekukotza zuzena, begiz begikoa, jaso izan genuen. Josu Elespek, Manoli Urritegik eta Feli Goikoetxeak egindako aitorpenak dardaragarriak izan ziren benetan. Goraipatzekoa da zoritxarreko bizipen horietatik nola atera diren arrangurarik gabe, gizabideari bizkar eman gabe. Ikasbidea ere emankorra, benetan.

Urteetan bizitakoaren eskarmentuaren inguruan antolatzen dugu giza-pentsamoldea. Oroitzapenik gabe, ezin da jokabide moralik eduki. Izan ere, ongia eta gaizkia zer diren ezagutu eta auzokideekin partekatu gabe ez dago elkarrekin bizitzerik. 

Terrorismoak kalte handia egin dio gure herriari, lorratz sakoneko zauriak utzi dizkigu auzo eta herrietan, erabat sendatzen asko kostako zaizkigunak.  Iraganaren memoria hutsera botatzen badugu ordea, gertatutakoaren kontaerarik egiten ez badugu, gure minak zornatu egin daitezke. Indarkeriaren aroari bukaerarik eman nahi badiogu behinik behin, sufrimenduaren Memoria gure herriko plaza eta kaleetan sustraitu beharko genuke. Horregatik, Memoriaren Plaza bezalako ekimenak oso eskergarriak dira. Eskertzekoa, beraz, Gogora institutua eta Lasarte-Oriako udalaren arteko elkarlana, guztion izenean biktimen Oroimenaz arduratu direlako.

blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
AZKEN PDFa
1390 ( Uztailak 28 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Lasa ( Ostirala)
Kale Nagusia 42 atzea
Tel: 943 361774
ASTEA
    • Gandarias-Uribe ( Larunbata )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Igandea )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Astelehena )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Asteartea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Osteguna )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48