Maialen eta Messi. Messi eta Maialen. Ohorezko sake bati esker bosteko batean bi mundu paralelo elkartu zirenekoa. 
Ertzaren ertzari punta atera ohi dion bertsolaria zentroaren zentroan. Emakume ahots bat (lehen aldiz?) gizontasunaren estadioa dardarazten, mikrofonoa baliatuz kirolean lehiaz gaindiko balioen beharra azpimarratzeko, neska-mutilen artean oraindik ez dagoen aukera berdintasuna eta euskararen ertzekotasuna aipatzeko. "Zuen zangoek (e)ta gure oinek hortxe egingo dute bat". Oraingoz ezinezkoa da bat egitea, beraz.
Bertso-eskolako gaztetxoei jarri diet Anoetako bideoa nahita. Badakite nor den Maialen Lujanbio, finala baino lehen gehienek kokatzen zuten hernaniarra txapelduntzat euren kinieletan eta finalaren ondoren bertso-eskolan entzun ditugu berak egindako zenbait ariketa eder. Irakasle duten honek disimulatu ezinezko miresmenez hitz egin die bertsolariari buruz eta Lander "Maialen munduko onena da!" esanez irten zen behin bertso-eskolatik.
Hala ere, aste honetan beraiek argitu didate niri nor den "munduko onena":
- Ala, Maialenek MESSIREKIN egoteko aukera izan zuen, bostekoa eman zion… - bota du harrituta Ainarak.
- Bai, eta Messik MAIALENEKIN, ezta? - erantzun nik.
- Bai, baina ez da gauza bera… - hausnartu du Norak.
Hortxe, bi mundu paralelo.

blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Gazteen entsegu-lokalei buruzko bilera
    Lasarte-Oriako Udalak Gaztelekuan dauden entsegu-lokalen eskaera egin dute taldeak uztailaren 27an, arratsaldeko 18:30ean bilera bat egitera deitu ditu. Bileran lokalen erabilerari buruzko azalpenak eta entseguen egutegi eta ordutegia osatuko da.
  • Lasartearra elkarteko bazkidearen eguna
    Lasartearra elkarteak bazkidearen eguna antolatu du uztailaren 31n, San Inazio egunean: 11:30ean, txakolina edango da elkartean. 11:45ean, zendutako bazkideak gogora ekarriko dituzte ekitaldi xume batekin. Ostean, txupina eta auzoko tabernatan poteoa egingo dute, trikitilariek lagunduta. 14:30ean, bazkaria izango da elkartean. Bazkarian parte hartzeko bazkideek izena eman eta 20 euro ordaindu behar dituzte. Inskripzioa uztailaren 26a baino lehen egin behar da Lasartearra elkarteko bulegoan.
  • Hernani bidea itxiko dute
    Aurrera doaz Zabaleta Berriko lanak. Jarraitzeko, ordea, Hernaniko bidea itxiko dute. Lanen zuzendariak Txintxarri-ri azaldu dionez, hurrengo astetik aurrera itxiko dute bide hori. Hain zuzen, Pepenea baserria eta Hernaniko muga bitartean egongo da itxita. Baimena eskatu dute dagoeneko udalean, eta jaso bezain pronto itxiko dute errepidea. Ondorioz, astelehenean edo, beranduenez, asteartean ezin izango da errepide hori erabili. Bide alternatiboak jakinarazteko seinaleak jarriko dituzte. Hilabete pare bat behintzat egongo da itxita. Lanetako zuzendariak azaldu duenez, baimena iraila bukaera arte eskatu dute, baina litekeena da lehenago amaitzea.
AZKEN PDFa
1430 ( Uztailak 20 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Acha-Orbea ( Larunbata)
Hipodromo etorbidea 6
Tel: 943 363549
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Asteartea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Osteguna )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48