Cookiak

Ados Gure cookieak eta besterenak erabiltzen ditugu zerbitzuak eskaini, publizitatea erakutsi eta informazio estatistikoa jasotzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien erabilera onartzea dakar.

Martxoaren 8a, emakumeen omenezko bezela ezarrita dagoena, pasa berri den honetan hausnarketa pare bat. Ez naiz gizatalde, lanbide, gaitz, aldarrikapen eta halakoei urteko egun bat eskaintzearen aldeko. Ez horienganako sentsibilidade gabeziagatik, kontrakoagatik baizik, egunero gauzatu beharko liratekeelako egun bakar batean aldarrikatzen direnak. Emakumearen berdintasun borrokak ez du egun bat eta bakarra behar eta merezi. Eguna joan eta eguna etorri jarrera hori benetan gauzatu beharko litzateke baina hori zailagoa da martxoaren 8an, urtero hori bai, ozen ozen emakumea gorestea baino. Gainera, errezeloa daukat gizaldia aurrera doan neurrian geroz eta emakume gehiago ari dela eskuratzen gizarteko erabaki ardurak. Enpresa publikoan bai baina bereziki ihardun publikoetan. Bada hori nahi ez duenik, bada "betiko" estatusari eusten jarraitu nahi dionik, bada pribilejioei aldegiten utzi nahi ez dienik, bada beraz, joandako mendean bizitzen geratu denik. Hitz jokorako baimena eskatuta, gertuko etorkizunean etorkizunik izango ez dutenak dira horiek.

Baina azken puntu bat bota gabe ez nuke hausnarketa amaitu nahi. Aurreko guztia hala izanda ere, ez naiz pertsona ezaugarri bakar baten bitartez erabat mugatzearen zale. Hau da nire proposamena: begira diezaigoun pertsona bakoitzari bere ñabardura anitzak kontuan hartuta eta ez hainbesteko pisua emanez emakume edo gizon  izateari, sexu joera hau edo beste izateari, argal edo gizen egoteari, azalez txuri edo beltz izateari. Estutu eta ito egiten gaituzten zigiluak dira.

blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
JON
Zorionak zure 10.urtebetetzean!! maite zaitugu txuflainer!!
AZKEN PDFa
1376 ( Apirilak 21 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gil ( Osteguna)
Kale Nagusia 24
Tel: 943 361529
ASTEA
    • Lasa ( Ostirala )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • De Miguel ( Larunbata )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • De Miguel ( Igandea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Acha-Orbea ( Asteartea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Asteazkena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48