Gu, gu gara, “lehengo gazteak bai…” esamoldearekin hasitako nostalgiaz betetako kontakizunak pasioz entzun ditugunak; espetxe martxa jendetsuak, intsumisio garaiak… kaleak sutan. Gu, kartzelan gure belaunaldi kideak beharrean gurasoen lagun minak bisitatzea egokitu zaigunak. Gu, unibertsitatera heldu ginenean gu baino urte gutxi batzuk zaharragoak ziren ikasleen falta aldarrikatzen genuenak. Gu, urte batzuk lehenago jaio izan bagina zerrenda beltz latzenetan agertzeari panikoa izango geniokeenak; etengabeko jarraipenei, inkomunikazio aldiari…. Torturei.

Gu, gu gara, ume ginela herriko festetan poliziek jendea zergatik jipoitzen zuten ulertzen ez genuenak, oporretara edo hondartzara edo amonaren etxera gindoazenean berdez nahiz beltzez jantzitako haserre aurpegiko gizonek zergatik geldiarazten gintuzten galdetzen genuenak. Gu, gu gara, herri hau dardarka jarri zuten zenbait atentatu historiko telebistako irudi lausoetan baino gogoratzen ez ditugunak.

Gu, gu gara, ustezko “bake garaia”-ren seme-alabak; alde bakarreko su-etenarenak.

Gu, gu gara, garaiz eta tokiz kanpo, bostehun egunetik gora giltzapean pasa ostean aste honetan Madrilen akusatuen aulkian eserita egon gintezkeenak.

blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Hernani bidea itxiko dute
    Aurrera doaz Zabaleta Berriko lanak. Jarraitzeko, ordea, Hernaniko bidea itxiko dute. Lanen zuzendariak Txintxarri-ri azaldu dionez, hurrengo astetik aurrera itxiko dute bide hori. Hain zuzen, Pepenea baserria eta Hernaniko muga bitartean egongo da itxita. Baimena eskatu dute dagoeneko udalean, eta jaso bezain pronto itxiko dute errepidea. Ondorioz, astelehenean edo, beranduenez, asteartean ezin izango da errepide hori erabili. Bide alternatiboak jakinarazteko seinaleak jarriko dituzte. Hilabete pare bat behintzat egongo da itxita. Lanetako zuzendariak azaldu duenez, baimena iraila bukaera arte eskatu dute, baina litekeena da lehenago amaitzea.
AZKEN PDFa
1429 ( Uztailak 13 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Osteguna)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Acha-Orbea ( Larunbata )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Asteartea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48