Giltza hitzari lotuko natzaio. Bere adiera batzuei.
Arazoaren giltza daukala diogunean norbaitek, soluzioa daukala esan nahi dugu. Kristauek San Pedrori egotzi zioten zerurako giltzaria giltzaz beteta. Espainolez “ama de llaves”, etxe hortako errejenta, boterea irudikatzen du. Giltza motetara joez gero ezagutzen ditugu tuboko giltzak eta batez ere giltza ingelesa.
Adibidez Baionako festetako ikurra da. Baionako gil-tza (simulazioa) Udaletxeko balkoitik jaurtitzen zaio herriari egun horietan herriak dauka giltza, festa egin dezan.
Maitasun ikur bezala ere gero eta gehiago egiten dena da zubi batean betirako maitasuna zin egin, kandadua zubiari lotu eta giltza uretara bota.
Baita ar-emeen arteko sexuari buruz aritzeko ere irudi hau erabili izan da. Sarraila emea, giltza arra.
Urtetan denborari ere lotuta egon da giltza. Erloju zaharrari kuerda emateko giltza genuen etxean.
“Etxe berria erosi dugu”. “Datorren astean emango digute giltza”.
Zerbait garrantzitsua gordetzeko giltzapean gordetzen dugu.
“Giltzapean sartu naute, poliki poliki, negar egingo luke, nere amak baleki”.
Baina eskailerak ere igo-tzeko eta jaisteko diren bezala, giltzak sarrailak itxi eta ireki egiten dituzte.
Ongi etorri Juankar!