Garai zaharretan erditu gintuzten gu. Gatazka deitzen ziotena ulertzen hasi aurretik egin genituen kartzelara lehen bisitak familian eta idatzi genizkien lehen eskutitzak urrun zeuzkatenei. Albistegietan ikusi eta entzun genituen leherketei buruzko berriak. Garai zaharretan hazi ginen eta gu baino urte gutxi gehiago zeuzkaten gazte mugimenduko kideek beldurrak konpartitu zituzten gurekin: zerrenda beltzak, inkomunikazio aldiak eta torturak. 

Garai berriak omen dira hauek. Albistegietan ez da leherketarik ageri, baina guk ezer ulertu gabe jarraitzen dugu. Torturapean egindako deklarazioak oinarri hartuta, lagunek gugandik urrutien dauden espetxeetan jarraitzen dute bahituta. Garai zaharretan ihes egin zuen lagun izoztuak ere herrira itzuli ezinik jarraitzen du arrazoi politikoak tarteko. Gaizki egindako muntai poliziala medio, gure adinkide altsasuarrak espetxeratu berri dituzte.

Garai berriak dira, bake garaiak… Eta azaroaren 25ean bakarrik gogoratzen da gizonek emakumeak menperatzen, erasotzen, bortxatzen eta erailtzen jarraitzen dutela. 
Bake garai berriak dira… Baina ohartu naiz ustekabean testuan zehar gehiegitan errepikatu dudala jarraitu aditza.

Eta honek ez du garai zaharretan “bake” gisa irudikatzen genuen aroarekin inongo antzekotasunik.

 

blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Gazteen entsegu-lokalei buruzko bilera
    Lasarte-Oriako Udalak Gaztelekuan dauden entsegu-lokalen eskaera egin dute taldeak uztailaren 27an, arratsaldeko 18:30ean bilera bat egitera deitu ditu. Bileran lokalen erabilerari buruzko azalpenak eta entseguen egutegi eta ordutegia osatuko da.
  • Lasartearra elkarteko bazkidearen eguna
    Lasartearra elkarteak bazkidearen eguna antolatu du uztailaren 31n, San Inazio egunean: 11:30ean, txakolina edango da elkartean. 11:45ean, zendutako bazkideak gogora ekarriko dituzte ekitaldi xume batekin. Ostean, txupina eta auzoko tabernatan poteoa egingo dute, trikitilariek lagunduta. 14:30ean, bazkaria izango da elkartean. Bazkarian parte hartzeko bazkideek izena eman eta 20 euro ordaindu behar dituzte. Inskripzioa uztailaren 26a baino lehen egin behar da Lasartearra elkarteko bulegoan.
  • Hernani bidea itxiko dute
    Aurrera doaz Zabaleta Berriko lanak. Jarraitzeko, ordea, Hernaniko bidea itxiko dute. Lanen zuzendariak Txintxarri-ri azaldu dionez, hurrengo astetik aurrera itxiko dute bide hori. Hain zuzen, Pepenea baserria eta Hernaniko muga bitartean egongo da itxita. Baimena eskatu dute dagoeneko udalean, eta jaso bezain pronto itxiko dute errepidea. Ondorioz, astelehenean edo, beranduenez, asteartean ezin izango da errepide hori erabili. Bide alternatiboak jakinarazteko seinaleak jarriko dituzte. Hilabete pare bat behintzat egongo da itxita. Lanetako zuzendariak azaldu duenez, baimena iraila bukaera arte eskatu dute, baina litekeena da lehenago amaitzea.
AZKEN PDFa
1430 ( Uztailak 20 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Acha-Orbea ( Larunbata)
Hipodromo etorbidea 6
Tel: 943 363549
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Asteartea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Osteguna )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48