Lehengoan, etxeko bazterrak txukuntzen ari nintzela, Gernikako Estatutuaren aldeko publizitatea aurkitu nuen. Garai hartako Eusko Kontseilu Nagusiak ateratakoa. “Erabaki baino lehenago”, Estatutuaren muina “12 minututan ezagutzeko aukera” ematea zen herritarrei zuzendutako liburuxka honen helburua. Une itxaropengarriak izan ziren bizi genituen haiek, baina nahasiak eta lazgarriak ere bai. Orduan, indarkeriaren aldirik bortitzenetakoa bizi izan baikenuen.

Estatutuaren inguruko eztabaida politikoa bera ere oso gogorra izan zen. Gehienontzat, oso ahalmen garrantzizkoak (kontzertua, hezkuntza, kultura, osasuna,  polizia,…) gureganatzeko bidea irekitzen zuen Estatutuak. Gutxiengoarentzat, ordea, 78ko espainiar Konstituzioaren menpekoa izaki, ez zuen inolako baliorik, klaudikazioa eta lurraldetasunaren zatiketa adierazten zuelako. Iraultza amesten zutenek hil ala biziko auziaren aurrean geundela oihukatu zuten. Eta ezbai honen jiran hazitako borrokari gatazka deitu zioten. Azkenean, indarkeriarekin jarraitu nahi zutenen erabakia zuritzeko barra-barra erabili ohi zena. Ondorioz, kalte konponezinak utzi dizkigu iraultzaren bideak.

Pozez hartu dugu egun hauetan egin den Iparraldeko Euskal Elkargoaren sorrera. Eskuduntzei dagokienez gure Estatutuaren hamarrenik ez badu ere, eta Estatu jakobinoago baten azpian jaio bada ere, itxaropenez hartu behar dugu bide bat ireki egin dela ikusteak, inolako gatazkarik piztu beharrik gabe. Zorionez, indarkeriaren zamarik gabe abiatu da Iparraldekoa. Hori izan daiteke bere baliorik handiena.

Agirre lehendakariak esaten zuen guztiok egunero egindako ahalegin eta borroka ttikienen bitartez egingo dugula Aberri-bidea. Arrazoi guztia zuen baieztapen honetan ere.

blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
AZKEN PDFa
1390 ( Uztailak 28 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Lasa ( Ostirala)
Kale Nagusia 42 atzea
Tel: 943 361774
ASTEA
    • Gandarias-Uribe ( Larunbata )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Igandea )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Astelehena )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Asteartea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Osteguna )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48