Aspaldian izan gabeko ostatu batera joatea bururatu zitzaidan aurreko batean; eta ez nuen nolanahiko sorpresa hartu eraberriturik ikusi nuenean. Berritu ala hil, dio esaerak, eta han ere berdin. Egia esan behar bada, garbi, txukun eta zaindua zegoen, baina… Baina zerbait falta zitzaion: berea zuen nortasuna.

Azken urteotan gure inguruan gertatzen ari den itxuraldaketa estandarrari buruz ari naiz. Euskal Herriko nahiz kanpoko hiriburu gehienak berdintsu bilakatzen ari dira. Hiriguneetan, kaleen luzera, zabalera eta izena besterik ez da desberdin; gainontzean, ia guztiak patroi berdinarekin egina dirudi, arkitekto edo diseinatzaile bakar baten lana izango balitz bezala. Erdiguneko kaleak  multinazional eta saltoki handiez josirik daude, izan Berlin, Madril edo Donostia, non biztanleok kontsumoaren sare biziosoan erraz erortzen garen. Taberna eta jatetxeak ere joko berean sartuta, nortasun berdineko lokalak non-nahi zabaldu dira, frankizia eta negozio-kate handien arau eta baldintzen morroi asko eta asko. Halaber, gure janzkera ere estandarizatu egin da. Artaldean ardi beltza desberdintzen den bezala, gurean, berriz, norbanakoa desberdintzea da zaila, moda jarraiki, kolore, diseinu, oihal eta osagarri antzekoak baitaramatzagu. Guk geuk sortu dugu gizarte estandar hau, norbanakoa ahulduz, nortasuna galduz,  eta molde hermetiko baten barnean noraezean dabilen artaldea osatuz.

Inperio handiak erorita, aldaketak beti gertatu izan dira. Agian, gizarte estandar honek ere noizbait egingo du eztanda.