Apirilaren lehena izan zen mugarria. Herriko kultur etxea gainezka, espektatibak altu, urduritasuna, barre algarak, negarrak, emozioen katarsia, leherketa… Entzuleak zutik eta eternoa egin zitzaidan txaloaldia. Begiak malkoz erreta eta eskertzeko hitz egokiak topatzeko ezintasuna.

Ez dut berehalakoan ahaztuko. Biharamunean gaixotzerainoko ajea, mugikorra sutan eta kalean ere ezagun nahiz ezezagunen zorion mezu etengabeak. Zuen burua euskalgintzako pedigridunen artean kokatzen ez duzuenak, gidaliburuetako ama zintzoak, bertsozaleak ez zaretenak, deseroso sentitutako gizon ezkertiarrak, feminista aurrez konbentzitu ahaldunduak… Ez zait erraza egiten duela ia urtebete hasi genuen bide honek zuotako bakoitzarengan zenbat eragin izan duen erradiografiatzea. Pozgarria bezain harrigarria da, hala ere, emanaldi berak pertsona ezberdinengan zein aztarna, sentipen, kezka, ondorio… izan ditzakeen ohartzea.

Erraietatik aritu nahi genuen, erroetara jo eta iraultzeko. Orain, erraietatik erantzun diguzue. Eskerrik asko.

blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
AZKEN PDFa
1390 ( Uztailak 28 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Lasa ( Ostirala)
Kale Nagusia 42 atzea
Tel: 943 361774
ASTEA
    • Gandarias-Uribe ( Larunbata )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Igandea )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Astelehena )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Asteartea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Osteguna )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48