Bai esan …” telefonoaren beste aldetik entzuten dugu askotan. “ Bai … entzun mesedez” beharko luke izan. Arrapaladan sartzen gara uste baino gehiagotan, hariaren beste aldean dagoenari ezer esateko aukerarik eman gabe.
Entzun, mesedez entzun. Entzun zuen ondokoei, familiakoei, bikoteei, lagunei, horrenbeste maite ez dituzuenei ere, entzun. Baita etsaiei ere; entzun. 

Entzun, pertsonei, animaliei, autoei; entzun. Entzun, politikariei bai entzun, baina entzun guztiei. Entzun mota guztietako ideiak dituztenei, guztiek dute zer esana. Entzun. Entzun, hausnartu, erabaki eta gero segi entzuten.

Entzun zure buruari. Benetan entzun. Zer nahi duzun, zer egiten duzun, zer egingo duzun; baina adi entzun, ulertuz, entzundakoan pentsatuz, entzundakoarekin gozatuz, edo sufrituz baina entzun.

Entzun inguratzen zaituen edonori, edozeri, edonola, edozein momentutan baina entzun. Entzun, entzun eta berriz ere entzun.

Entzuten dakitenak bilatzea zaila den gizarte batean bizi gara. Entzutea ongi dago, entzun egin behar da, besteena entzutea garrantzitsua da, irratian entzun dut eta horrelakoak etengabe esaten ditugun arren, entzun, gutxi entzuten dugu. Ez diogu ondokoari behar adinako arretaz entzuten. Benetan, entzuteko gai izango bagina, gaur egungo gaizki ulertu, arazo eta beste hainbat hitz-istripu katramilatsu ekidingo genituzke. Beraz, entzun. Entzundakoari so egin, pentsatu, hausnartu eta behin ondo murtxikatu ostean,  esan, hitz egin, erabaki, ekin, iniziatiba hartu eta aurrera egin, baina mesedez ikas dezagun entzuten, ikus-entzunezkoan oinarritzen den gizarte honetan denon artean uler gaitezen.

 

blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Odol ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, urriaren 29an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
  • Xumela koruko entseguak
    Xumela koruak hasi du ikasturte berria. Euskaraz eta ongi pasatuz kantatu nahi duen guztiak ateak zabalik ditu astelehenero 19:30etatik 20:30etara.
  • Tabernei deialdia Euskal Jaietan
    Azaroaren 10ean izango dira Euskal Jaiak. Herriko taberna guztiak gonbidatzen ditu Euskal Jaien Lantaldeak festa eguneko egitarauan parte hartzera. Alde batetik, pintxo-potea eginez. Bestetik, gaua girotzeko ekitaldi bereziak antolatuz, betiere Euskal Jaien ezaugarriak kontuan hartuta.
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
EKAITZ
Zorionak txapeldun,ondo pasa zure egunak.Muxu pila etxekoen partez.Maite zaitugu.
AZKEN PDFa
1437 ( Urriak 19 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Acha-Orbea ( Asteartea)
Hipodromo etorbidea 6
Tel: 943 363549
ASTEA
    • Urbistondo ( Asteazkena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Osteguna )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Larunbata )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Lasa ( Igandea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48