Hizketarako gairik ez dagoenean eguraldiaz hitz egiten da. Igogailuko hizketa gaia dela ere esan ohi da. Halaber, ” Zertaz aritu zineten? Ez dakit, garrantzirik gabeko zerbaitez.  Eguraldiaz edo…”.
Eguraldia hizketa gai izarra bilakatzen den arte. Psikosia martxan jartzen da. Tele berriak irekitzen ditu. Ez. Tele berriaren erdia baino gehiago eguraldiaz aritu eta gero, EGURALDIA atal bezala. Sare sozialetan eguraldiaz, watsapeko bromak ere eguraldiari buruzkoak bihurtzen dira. 

Amak hotza duen jakiteko haurra nola jantzita doan begiratzeko ere esaten da.

Uste dut horrelako zerbait gertatzen zaigula guri ere. 

Gaur egun  telebistak esan duen guztia sinesten dugun egun hauetan.Telebistak Benasken edo Teruelen -12 gradu egingo dituela esaten duenean, gu Himalaiara joango bagina bezala janzten gara. 
Oso bitxia da egun horietan “retro-vintage” itxura hartzen dugu.  

Ganbaran urtetan gordeta dauzkagun txamarra zaharrak janzten ditugula. Denok daukagu ganbaran mendiko txamarra ona, maklowa, edo borregitoz forratutako beroki beeeeeroa… Botatzea pena ematen diguten jantzi horiek. Mozorrotuta ateratzen gea. Mendiko txapelak, eskularruak, oinetako sendoak eta deskuidatu ez gero polainak. Batak bestearekin harreman gutxi dutenak sarritan. Garai ezberdinetako modakoak direlako, koloreek ere zer ikusi gutxi dutenak. Piura ederrarekin atertzen gera kalera!

Ta azkenean,” Ez du ba hainbeste hotzik egin eh!”

Telebistak esan du.

blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
AZKEN PDFa
1390 ( Uztailak 28 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Lasa ( Ostirala)
Kale Nagusia 42 atzea
Tel: 943 361774
ASTEA
    • Gandarias-Uribe ( Larunbata )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Igandea )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Astelehena )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Asteartea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Osteguna )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48