Abuztua hilabete hila da, hustua. Irratiak hiri eta herri (ia) guztietako festetan gertatutako eraso sexistak oihukatzen dizkigu, eta badirudi berri hauek ere dagoeneko ez direla hain mingarriak eguerdiko hamabietan pertsiana igo eta eguzkipean tostadak mermeladarekin gosaltzen ari zarenean. 

Abuztua parentesi bat da, hutsarte bat. Abuztua bikotekidearekin (eta seme-alabekin, eta txakurrarekin) oporretara joateko garaia da. Eta oporretara joateko bikotekiderik ez badaukazu bakarrik sentitu arren publikoki inori ezer ez aitortzekoa. 

Abuztuan pozik egotea dagokizu, edo zoriontsu zarela antzeztea. Abuztuan beharrezkoa da bizipenak kolekzionatzea, umetan kromoak bezalatsu, iraila hasieran zurekin oporretara joan beharrean bikotekidearekin joatea nahiago izan duten lagunekin elkartzean zer kontatua izan dezazun. Itzuleran garrantzitsua da egin duzun bidaia izan dadila beste inork egin duena baino urrutiago, exotikoago, bota duzun parranda izan dadila beste inork egin duena baino luzeago, eroago, zure ohekideen zerrenda beste inorena baino beteago, anitzago…
Iraila hasi da eta –ago atzizkiaren erabilera debekatzea aldarrikatzen dut. Itxi da parentesia. Animo.

blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Odol ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, urriaren 29an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
  • Xumela koruko entseguak
    Xumela koruak hasi du ikasturte berria. Euskaraz eta ongi pasatuz kantatu nahi duen guztiak ateak zabalik ditu astelehenero 19:30etatik 20:30etara.
  • Tabernei deialdia Euskal Jaietan
    Azaroaren 10ean izango dira Euskal Jaiak. Herriko taberna guztiak gonbidatzen ditu Euskal Jaien Lantaldeak festa eguneko egitarauan parte hartzera. Alde batetik, pintxo-potea eginez. Bestetik, gaua girotzeko ekitaldi bereziak antolatuz, betiere Euskal Jaien ezaugarriak kontuan hartuta.
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
HAIZEA ETA IÑAKI
Zorionak bikote, zuen eguna asko disfrutatu, merezi dezutela! Etxekoen partetik muxu pilo bat!
AZKEN PDFa
1437 ( Urriak 19 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Acha-Orbea ( Asteartea)
Hipodromo etorbidea 6
Tel: 943 363549
ASTEA
    • Urbistondo ( Asteazkena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Osteguna )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Larunbata )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Lasa ( Igandea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48