Jose Perez "Ezin ditugu gure sustraiak inolaz galdu"
Mende laurden bete du Semblante Andaluz Elkarteak eta orain arteko ibilbideaz zein ospakizun ekitaldiez hitz egin digu orain gutxi aukeratutako lehendakari berriak

Hogeit bost urte bete ditu Lasarte-Oriako Semblante Andaluz Elkarteak eta urte horiek guztiak ospatzeko egitarau zabala prestatu dute. Horrekin batera, mende laurdeneko ibilbideaz ere galdetu nahi izan dio txintxarrik orain gutxi aukeratu duten Jose Perez lehendakari berriari.

Nola sortu zen Semblante Andaluz? 
Hona bizitzera etorri ginenean,  denborak aurrera egin ahala, konturatu ginen bertako ohitura eta kultura barneratzearekin batera, gure  sustraiak alde batera uzten ari ginela. Pertsonak ezin ditu bere sustraiak galdu, eta horrela, atzera begirada bat bota eta horri heldu asmoz hasi genuen Senblanteko ibilbidea. Bakoitzaren jaioterria, bizi osoan norberak eraman behar duen identitate bat da, ezin daitekeen inoiz alde batera utzi, beti ere lekuko ohitura eta kulturara egokituaz.

Zentro erregional ugari sortu ziren garai hartan.
Bai, mugimendu handia zegoen orduan Gipuzkoan, eta honen aurrean, motibazio txiki bat sortu zen Lasarte-Oriara etorri ginenon artean. Horrela, nola funtzionatzen zuten ikusteko, bisitak egiten hasi ginen zentro horietara. Horrela, 1992ko martxoaren 28an lehen biltzar orokor osagarriarekin jarri genuen martxan Semblante Andaluz. Hilabete lehenago, Andaluziako egunez izan zedin saiakera guztiak egin genituen, baina sortze prozesuan eman beharreko pausuak hilabete atzeratzea ekarri zuen. Hau izan ziren sorrerako urratsak. Ez genuen sekula pentsatu ez aurreikusi gaur egun daukagun indarra lortuko genuenik. Sorreratik urtebete igaro eta hainbeste hazi ginenez, lokal bat izan genezakeela pentsatu genuen. Horrela, Blas de Lezo kalean lokal bat alokatu genuen. Garai hartan borroka ugari egin behar izan genuen, izan ere, inguruko elkarte gastronomikoetan, ez zen emakumea bazkide gisa onartzen eta guk, emakume eta gizonek leku bera merezi genuela uste genuenez, horrela egin genuen; emakumeak bazkide gisa zituen lehenengo elkarteetako bat izan ginela uste dut. 

Emakumeekin batera, umeak ere oso garrantzitsuak ziren guretzako. Horiek. hegoaldeko bizitzaren berri izan behar zutela uste genuen eta aldi berean, Euskaldunak ere bazirela konturatu behar ziren. 
Garai hartan, Ipar-Hego izena zuen euskal folkloreko talde bat ere sortu genuen, baina Erketz zegoen Lasarte-Orian eta bi urte iraun zituen talde hark.

Baina lokala hartu eta geroz eta jende gehiago gehitzen zen proiektu hartara.

Zenbat bazkide ditu Semblante Andaluz elkarteak gaur egun? 
Guk elkarte familiartzat dugu Semblante Andaluz Elkartea. Beraz adibidez, bikote bateko kide bat bazkide egitera etortzen denean, biak izan litezke bazkide. Momentu honetan, 265 familia inguruk osatzen dugu Semblante Andaluz Elkartearen eta Hermandad del Rocioren artean. 

Urte haietatik hona zein bilakaera izan du elkarteak? 
Orokorrean ez gara asko aldatu. Zerbait esatearren, gaur egun egiten ditugun ekintzak modu serioago batean egiten ditugu gaur egun. Horiek behar duten kalitatea ematen saiatzen gara, eta batez ere, herriko beste elkarteekiko integrazio bilatzen dugu; aniztasuna. Hori oso garrantzitsua da guretzako eta antzematen da hori Semblante Andaluzen. Askotariko tokietako jendea daukagu elkartean; Euskal Herri mailako, Espainiako atzerriko jendea ere badugu. Elkar ezagutzeko aukera ederra da elkarrekin gauzak egitea eta integrazioan laguntzen du horrek. Berriz ere elkarteko lehendakari izendatu zaituzte…
Bai. Ni Semblante Andaluz Elkarteko sortze lehendakari izan nintzen, eta 25. Urteurrenerako orain arte elkarteak izan dituen lehendakari guztiekin bilera bat egin genuen eta Zuzendaritza Batzordean parte hartzeko eskaintza egin genien. Horrela, horietako bilera batean, maitasun arrazoiak medio, nire lehendakaritza erabaki zuten. 

Nola hartu zenuen zuk erabaki hori?
25 urte hauetan guztietan, askotan gehiagotan izan naiz elkarteko lehendakari. Semblanteko sorreratik sei urtez izan nintzen lehendakaria eta gaur geun dugun lokala lortu arte. Gerora bi urte kanpoan egon nintzen eta beste lehendakari bat egon zen. Horrek alde egitean berriro ere bueltatu nintzen eta horrela ibili izan naiz. Semblanteren bizi urte erdietan lehendakaria izan naiz, gutxi gora behera. 
25. urteurreneko ospakizunen prestaketa lanekin urduri gabiltza, baina gogo handiz hartu dut berriro ere lehendakaritza. Azken asteetan, egindako hainbat ekintzetan izan dugun harrera ez genuen espero; umeen eguna, 'Blas Infante padre de la patria Andaluza' hitzaldia, zentro zibikoarekin batera egindako emakumeen eguna. Honekin batera, gaur euskal sukaldaritzari omenaldi bat egingo diogu txotx herrikoi batekin. 

Martxoaren 28tik apirilaren 2ra 25. urteurreneko ospakizunak hasiko dituzue. Zer izango da egun horietan?
Guretzako garrantzitsuak diren taldeen eskaintza zabalaren parte hartzea nahi genuen urteurren honetan; 25 urte hauetan guztietan gurekin elkarlanean aritu diren taldeak. Egitarauaren baitan, bi talde garrantzitsu izango dira; 'Raices del Sur' eta 'Los amigos de Gines'. Lehena, apirilaren lehenean izango da eta bigarren, berriz, aurrez finkatutako Manguara taldearen ordez arituko da, apirilaren 2an. Horiekin batera, beste ekitaldi garrantzitsuak ere izango dira, apirilak 2ko 25. Urteurrena ospatzeko bazkaria, besteak beste. 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Intza elkartearen Batzar Orokorra
    Intza elkarteak jakinarazten du, otsailaren 4an, igandean ohiko eta ez-ohiko batzar orokorrak antolatu dituela. Lehen deialdia 09:00etan da eta bigarrena berriz, 09:30ean. Elkarteak bazkide guztiei deia egiten die batzarrera hurbiltzeko.
  • Eskalada doan, Pio Barojan
    Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak eskaladan hasteko saio berezia antolatu du 2006, 2007, 2008 eta 2009an jaiotako neska-mutilentzat. Jardunaldia urtarrilaren 27an egingo da, arratsaldeko 16:00etan, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Interesa duten pertsonek Maialen Chourraut kiroldegian eman beharko dute beraien izena. Plaza kopurua mugatua denez, izen-emate zerrenda errespetatuko da. Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.
  • Mus txapelketa
    Euskal Herriko X. Mus Txapelketako Lasarte-Oriako fasea jokatuko da urtarrilaren 26an, Xirimiri elkartean. Egun horretan bertan, elkartera izen ematera gerturatzen direnek momentuan jokatuko dute kanporaketa, eta bertan irabazle suertatzen direnek Gipuzkoako txapelketarako pasea lortuko dute. 20 euroko kostua (bikoteko) izango du izen emateak.
  • Biyak Bat elkartearen batzar orokorra
    Biyak Bat elkarteak jakinarazten du, urtarrilaren 27an, larunbata 2017 urteari dagokion batzar orokorra egingo duela. Lehen deialdia 17:30ean da eta bigarrena berriz, 18:00etan. Elkarteak bazkide guztiei deia egiten die batzarrera hurbiltzeko elkartearen egoeren berri izan dezaten.
  • Odol ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, urtarrilaren 29an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
SAIOA
Ondo pasa zure bederatzigarren urtebetetzean, zure gurasoen eta Iker anaiaren partetik.
AZKEN PDFa
1407 ( Urtarrilak 19 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gandarias-Uribe ( Asteazkena)
IƱigo de Loyola 9
Tel: 943 019521
ASTEA
    • Orue ( Osteguna )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Ostirala )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48