Alicia Garcia: “Harremana estutzean, beste kide batzuk etorri daitezen saiatzen zara”

Nerea Eizagirre 2016ko mar. 21a, 11:00
Nazha, Mrabih, Abdalahi, Hilifa, Saida, Mattu eta Whaba dira iaz 'Oporrak bakean' egitasmoari esker gure herrian izan ziren haurrak. Uda gure artean igarotzen dute, Aljeriako kanpamentuetako bizitza egun batzuz uzten dute haien osasunaren onerako. Lasarte-Oriako Saharar Herriaren Lagunek aurten ahalegin berezia egin nahi izan dute egitasmoa herritarrei iristeko. Izan ere, 500 bat haurrek oraindik ez dutela kanpamentuetatik ateratzeko aukerarik izan. Hainbat izan dira haur saharar bat hartzeko informazioa eskatu duten herritarrak eta taldeko kideak eskertuak daude izandako erantzunarengatik.

Alicia Garcia dugu 'Oporrak Bakean' egitasmoan parte hartzen duen harrera familietako kideetako bat. Kanpamentuetan hiru alditan izan da eta urte hauetan zehar, harreman estua egin du udan hartzen dituen haurren familiarekin. Harekin izan gara, egitasmo  hori buruz eta kanpamentuetako bere esperientzia ezagutzeko.

Nola jakin zenuen ‘Oporrak Bakean’ egitasmoari buruz?

Gu guztiok ume sahararrak ikusten ditugu udaro, gure herrietan, gure inguruan.

2006. urtean umeak hartzeko aukera aurkeztu zitzaidanean dudarik gabe informazio gehiago jasotzera joan nintzen.

Saharar haurren egoera ezagutzen al zenuen?

Komunikabideen bitartez iristen zen informazioengatik ezagutzen nuen beraien egoera.

Zerk bultzatu zizun saharar haur bat hartzera? 

Urtero bide desberdinetatik familiak lortzeko egiten diren laguntza eskaerak entzuten ditugu. 

Azkenean, pausoa ez badugu ematen eta geure burua bolondres bezala ez badugu eskaintzen, 'Oporrak Bakean' programak ez luke zentzua izango. 

Beharrezkoak dira gero eta bolondres familia gehiago aurkeztea, batere, umeak kanpamentuetatik irten gabe geratzen direlako.

Bi haur saharar hartzen dituzu zuk, zergatik?

Lehen aldiz hartzen duzun, mumearen familiarekin harremana estutzen duzunean, familiako beste kideek ere esperientzia hau bizi dezaten ahalegintzen zara eta zure esku dagoena egiten duzu. Horregatik orain 2006 urtean hartu nuen lehen haurraren ilobak datoz.

Harrerako tramiteak egin eta zail egin al zitzaizun itxaronaldia? 

Bai, itxaronaldia luzea egiten da, batez ere bere heldueraren aurreko egunetan. 

Behin haurrak hona iristean, zail al da komunikatzea?

Umeek ikastetxeetan gaztelania ikasten dute, irakasgai bat gehiago bezala. 

Gainera, programako antolakuntzak hiztegi txiki bat ematen die harrera familiei euskara-gaztelania-hassania hitzekin eta oinarrizko esaldiekin. Errepikatzen duten umeen laguntza ere garrantzitsua da, batez ere hasieran. 

Egokitzapena beharrezkoa da haientzat?

Zalantzarik gabe, lehen egunak egokitzapenerako dira, bai umearena eta bai familiarena. Inguruneari, ohiturei dagokionez, kultura, gustuak...

Zer egiten zaie deigarrien hona etortzen?

Atentzio handi sortzen diena guretzat oso ohikoak diren gauzak dira. Txorrotak edo argien etengailuak bezalako gauzak, garajetako ate automatikoak edo igogailuak ere. 

Zer gustatu zaie gehien?

Zalantzarik gabe, gehien gustatzen zaiena igerilekua eta litxarreriak dira.

Kanpamentuetan izan al zara? Noiz egin zenuen bidaia?

Bai, hiru alditan egon naiz. Lehen bidaia, lehen haurra ekarri nuenean egin nuen.  Haurra etorri eta zortzi hilabetetara joan nintzen. Bere familia eta biziera ezagutzeko irrikitan nengoen eta aukera agertu zen neurrian, gogo handiz animatu nintzen. 

Haiekin bizi zineten? 

Kanpamentuetara bidaiatzen duzunean, hartzen duzun umeen familiaren etxean hartzen duzu ostatu. Bertan ez dago hotelik, ez pentsiorik, ez kanpinik.

Nolako da bizitza?

Oso oinarrizko adobe-etxeetan bizi dira uralita-teilatuekin; familia batzuk etxe hauek haima batekin edo kanpadendarekin osatzen dute. 

Sukaldean butanoa erabiltzen da eta ur txorrotarik ez dago. 

Bainugelak etxeetatik kanpo kokatutako letrinak dira.

Zer aurkitu dezakezu bertan?

Daira-tan, umeak bizi diren tokietan, haurtzaindegia, ikastetxea eta kontsultategi medikoa bisita daitezke, gehiagorik ez. 

Errepide estuan zehar eta ordu bateko distantzira gobernuko gune logistikoa Rabouni dago. Nazio-ospitalea, AFAPRADESA-egoitza (Saharako Presoen Senideen Elkartea), gerrako museoa aurkitzen dira bertan eta laguntza humanitarioko biltegiak bisita daitezke...

Zerk harritu zintuen gehien? Zergatik?

Deigarria egin zitzaidan duten gutxiarekin zoriontsuak direla eta beti daudela prest daukatena partekatzeko. 

Ez dut ondasun materialez hitz egiten bakarrik, kontuan hartu behar da beraien itxaronaldia hamarkadetakoa dela, nekez, laguntza humanitariotik iristen zaizkien baliabide gehiagorik ez dute. Aisialdian ia aukerarik gabe. Seguraski, beraien egoeran, gutako askok amore emango genuke. 

Lankidetza, familia, solidaritatea eta batez ere, itxaropen kontzeptuek balore neurtezina dute horrelako egoera batean.

Haiekin harremana mantentzen duzu urtean zehar?

Bai, gaur egun sahararrek sakeleko telefonoa dute, Marokok hartutako lurraldeetan duten familiarekin harremandu ahal izateko.

Nola bizi zuten 2015 urte amaierako uholdea? 

Nire familia Aaiun-eko wilayan bizi da eta uholdeek gutxi eragin zuten bertan.

Giza kalterik egon ez arren, kanpamentu guztietan kalte material ugariak egon ziren. Etxeak adobezkoak direla kontuan hartuz, paretak paper bustiak izango balirabezala erortzen ziren; gainera dena lurraren maila berean dagoenez, tresna pertsonal asko eta bildutako elikagai gehienak galdu zituzten.

Zein laguntza mota behar dute?

Gaur, bizi dugun krisialdiagatik, laguntza humanitarioa nahiko murriztu da eta ez da oso anitza. 

Beharrezkoa den laguntza politikoa da, zalantzarik gabe, eta Saharako referendumari  buruzko Nazio Batuen mandatuak bete daitezela.