Udalak 31 zuhaitz eta 949 zuhaixka erosi ditu herriko hainbat guneetakoak aldatu eta berriak landatzeko. Pépinières Lafitte, 5.933 euro, eta Viveros Pedro Aguirre, 4.444 euro, enpresek hornituko dizkiote Lasarte-Oriako Udalari,neguko kanpainako beharrak asetzeko. Guztira 10.377 euroko esleipena da.
25 zuhaitz birlandatzeak egiteko erosi dira; beste sei zuhaitz, berriz, Brigitarren komentuan dagoen jaiotzan jarriko dira. Eguberrietako jaiegunak igarotakoan, zuhaitz horiek Sasoetan N-1 autobiaren ondoan landatuko dira, inguru horretako landare-hesia sendotzeko.
Zuhaixken kasuan, 510 santiago-belar erosi dira Tximistarreta parkean landatzeko. Gainontzekoak erretiratu behar izan direnak ordezkatzeko balioko dute.