‘Zientzialaria izan nahi dut! ‘ tailerrean ura kolore edo argiarekin esperimentuak egiteko aukera izango dute.
Bi ikastaro izango dira martxan bata asteazkenetan eta bestea ostegunetan. Asteazkenetako ikastaroan azaroaren 9, 16, 23 eta 30ean eta abenduaren 14an izango dira saioak. Ostegunetan, berriz, azaroaren 10, 17 eta 24an eta abenduaren 1 eta 15ean.
Ordutegiari dagokionez, tailerra 17:45etan hasi eta 19:15ean amaituko da. Saioak egingo diren kokalekua zehazteke dago.
Izen-ematea
Ttakuneko bulegoan, aisia@ttakun.eus helbide elektronikoan edo 943 371 448 telefonoan eman daiteke izena. Plazak mugatuak dira eta osteguneko txanda bete da dagoeneko.
Ttakuneko bazkideek 14 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek, aldiz,17 euro.
Ordainketa bulegoan egin daiteke, txartelarekin edo diruz, baita transferentzia bidez ere. Azken aukera hau hartzen dutenek honako Kutxabank zenbakian egin behar dute diru sarrera: 2095 5048 18 1061552351.