Santa Teresa Ikastetxeak, sare sozialen erabilpenen eta segurtasunaren inguruko oinarrizko ezagutza izateko, hitzaldi bat antolatu du Manuel Lekuona kultur etxean. Haur eta nerabeen gurasoentzat, teknologia berrien erabilpenaren inguruko orientabide hauek jasotzea oso baliagarria izan daiteke, gai honetan, seme/alabak lagundu eta orientatzeko.
Hizlaria Jorge Bermúdez, Delitu Informatikoen Gipuzkoako Fiskala izango da. Hitzaldia ostegunean 18:30ean izango da eta honetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 943.211.764 zenbakira deituta. Hitzaldia doan da.