Urteurreneko ospakizunak amaitzear

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ira. 29a, 15:30
Ipuin kontaketa berezia, kirolari profesionalen bisitak eta antzerkia horiek dira aste honetan zehar Landaberriko 50. urteurreneko ekintzak. Urteurreneko ospakizuneak bihar amaituko dira eta bazkari ederraz gozatuko dute belaunaldi ezberdinek.

Astelehenean, LH5 eta 6 mailako gaztetxoekin prestatuko ipuinak entzun zituzten Villa Mirentxun bildu ziren haur, zein helduek. Euskaraz, mongolieraz, Brasilgo portugesez eta arabieraz kontatu ziren ipuinak.

Bea Egizabal eta Cesar Marcosen saiotxoa ere izan zen.

Kirolarien bisita

LHko lagunek, berriz, asteartean Errealeko Iraia Iparragirre eta Ander Bardaji jokalariekin eta Asier Arteaga pilotariekin solasteko aukera izan zuten.

Honen harira aipatzekoa da, lehengo astean DBHko ikasleek olinpiar txapeldun baten bisita sorpresa jaso zuten. Maialen Chourraut Landaberriko ikasle ohia  herrian zela baliatuz, gazteekin bildu zen eta haren esperientzia azaldu zien.

Asteazkenean, Biolin magikoa antzerkiaz ederki gozatu zuten Manuel Lekuona kultur etxera hurbildu ziren haur eta gaztetxoek.

Antzerkia eta bazkaria

Baina ez dira ekitaldiak amaitu. 

Gaur, 22:00etatik aurrera, ikasle ohiek prestatutako 'Landaberri mende erdi' antzezlanaz gozatuko dute Manuel Lekuona kultur etxera hurbiltzen diren lagunak.
Ikastolako lehen urteetan bizitako esperientziak gogora ekarriko dituzte.

Sarrerak saioa  hasi baino ordu bete lehenago izango dira eskuragarri Manuel Lekuonan. 

Bazkaria

Bihar, berriz, egun handia izango da. Belaunaldi ezberdinetako kideak bilduko baitira Michelingo frontoian egingo den bazkarian.

Ostean, ekitaldi berezia izango da sorpresaz betea eta Ttirriki Ttarraka taldearen emanaldia ere izango da.

Aurretik, 12:00etan, Landaberri BHIn urteurreneko kantaren bideoklipa grabatuko dute eta ostean, Musika Eskolako kideekin batera kalejira egingo dute.

Erakusketa

Era berean, Landaberri ikastolako kideek gogratzen dute 'Landaberri, oroimenaren basoa' erakusketa ikusteko azken eguna bihar izango dela. Beraz. oraindik hurbildu ez diren lagunak azken egunak dituzte hauek.