Martxoaren 25ean aterako dira eta handik bi egunera bueltatu, 27an. Izena emateko epea martxoaren 19an amaituko da. Elkarteko bazkide direnek 245 euro ordaindu beharko dituzte txango hori egiteko, eta 250 bazkide ez direnek.
Bi eguneko txango horretan Aragoiko leku esanguratsuenak ezagutzeko parada izango dute irteeran izena ematen dutenek: Piedrako monasterioa, Calatayud, Teruel, Zaragoza eta Albarracin, besteak beste.