DYAk azaldu duenez, ezagutza oso arruntak dira baina beharrez gero, oso lagungarriak. Teoria eta praktika uztartuko dira modu erosoan.
Saioak ekainaren 4tik 26ra bitartean, larunbata eta igande guztietan izango dira. Larunbatetan, goizeko 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara eskainiko da kurtsoa eta igandeetan, goizeko 09:00etatik 13:00etara.
Heziketa saioak Usurbilgo Oiardo Polikiroldegian eta DYAko Ordezkaritzan, Muna-Lurra, 26 izango dira.
Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa da lehen sorospen eta sorosle ikastaroa aurrez izatea.
Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Uretako Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du.
Matrikularen kostua, ikastaroko txostena barne delarik 220 eurotakoa da. Plazak mugatuak dira, ematen den hezkuntzaren kalitatea bermatzearren. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak –Arkaute- kurtso hau homologatu dezake.
Izena emateko edo jarduera honen inguruko informazio gehiago jasotzeko, deitu 943 464 622 telefonora.