Ura eta estolderia tasaren ordainketa epea

Txintxarri Aldizkaria 2015ko ots. 20a, 10:18
Zergadun guztiei jakinarazten zaie udaletik 2014. urteko hirugarren lauhilekoari dagokion Ura eta Estolderiaren Tasa ordaintzeko borondatezko epea 2015eko martxoaren 16an amaitzen dela.

Dagoeneko udalak jakitera eman duenez, zergadun guztiei bidali zaizkie ordainketa-gutunak otsaileko lehenengo hamabostaldian.  

Helbideratu gabeko ordainagiriak banku eta aurrezki kutxetan edo Lasarte-Oriako Udalaren web orrialdean ordaindu ahal izango dira; www.lasarte-oria.org; administrazioa – tramiteak on line – nire ordainketa on line bidea jarraituta. Garrantzitsua da dokumentuaren beheko aldean (Kuotaren azpian) kontu korronte zenbakia agertzen den ala ez egiaztatzea. Helbideratutako ordainagiriak dagokion zigiluarekin karta azalean identifituak bidali dira.

Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira zergadun bakoitzak zehazturiko kontu korrontean, hau da, 2015eko martxoaren 16an. Ordain gutuna jaso ez duenak, edota beste aleren baten beharra duenak, Udaletxeko hirugarren solairuan kokaturiko Zergabilketa bulegora jo dezake, ala 943 37 61 87 telefono zenbakira deitu, argibideren bat behar izanez gero.

Borondatezko epearen azken egunetik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko dira.