Amaitu da alerta laranja euriteengatik

Txintxarri Aldizkaria 2018ko api. 11a, 18:17
Alerta gorritik laranjara jaitsi dute gaur; Seguratsun Sailak bukatutzat eman du dagoeneko alerta

Euria egiteari utzi dio, eta iragarpen metereologikoen arabera, atsedenalditxo bat emango du euriak. Ondorioz, denbora izango du Oria ibaiak lehengora itzultzeko, eta egunotako alerta amaitutzat eman du Segurtasun Sailak. Etenik gabe euria egin ostean alerta gorria deklaratua zuten. Lasarte-Orian hazita eta indartsu etorri da Oria. Beste hainbat puntutan bere bidetik atera da, eta uholdeak sortu ditu. Hainbat autok garajetik atera dituzte badaezpada herrian.