Udalaren iragarkiak, webgunean

Txintxarri Aldizkaria 2015ko aza. 24a, 17:27
Udaletxe sarreran zegoen iragarki-taula kentzea erabaki du Lasarte-Oriako Udalak. Haren jardueraren berri Interneten emango du gaurtik aurrera, erakundearen web orrialdean. Taula birtual bat eratu du horretarako.

Iragarki-taula fisikoa kendu eta digitala eratzea erabaki du Lasarte-Oriako Udalak. Kendu egin du udaletxe sarreran zegoen euskarria; jakinarazpen eta iragarpen denak erakundearen web orrialdean eskegiko ditu, horretarako sortu duen taula birtualean.