Udalak hainbat hobekuntza egin ditu kiroldegian eta Loidibarren frontoian

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 27a, 10:56
Guztira 34.399 euroko inbertsioa egin du udalak.

Maialen Chorraut kiroldegian hobekuntzak egin ditu Lasarte-Oriako Udalak. Horien artean, Tarte Kooperatiba Elkartea kontratatu dute, galdara gelako galdara txikia ordezkatzeko. 17.372 euro gastatuko dituzte horretan. Horrez gain Pavitec 2000 etxea kontratatu dute, aldagela egokituaren zoruaren gehiegizko inklinazioa zuztentzeko (5.358 euro). Gainera, telebista zirkuitu itxiko kamera ordezkatu dute, Satrustegi Sonidoren bidez (3.441). Azkenik, kiroldegiko gune batzuetan sortzen den kondentsazioarekin amaitu nahi du udalak, eta Arkasuso Systems enpresari enkargatu dio aire gortina bat instalatzea (3.430 euro). 

Bestetik, sarea jarriko dute Loidibarrengo frontoiaren atrzealdean eta trinketearen eskuinaldean, pilota kantxatik ateratzea sahiesteko. 4.798 euroko aurrekontua dute sarea instalatzeko lanek.