Alkatearen esanetan, egonkortasuna da hitzarmen honen helburua. Laguntza ekonomikoaz gain, udalaren esku dauden baliabide munizipalak uztera konprometitzen da, 2019 urte bitarteko jarduerentzako. Urtez urte, 10.349 euro 2017 urtean, 10.493 euro 2018 urtean eta 10.639 euro 2019 urtean izango dira. ATLO elkarteak, bere gain hartzen ditu hitzarmen honen bidez: sanpedroetako danborradaren eta erlazionatutako ekintzen antolaketa, jantzi eta instrumentuen mantenua, txarangen kontratazioa eta talde gonbidatuen kudeaketa. Lasarte-Oria danborradako kideek, aurreikuspen bat egin dute beteranoen eta haurren parte-hartzaile kopuruaren inguruan: beteranoak, 180 izango dira guztira, eta horien artean, 46 danbor, 90 barril, 8 kantinera, 7 gastadore, 6 zaldizko, talde gonbidatu bat eta txaranga izango dira. Haurren danborradan berriz, 150 eta 200 lagun izatea espero dute; horien artean, 80 danbor, 58 barril, 33 kantinera, 15 gastadore, 4 zaldizko, 20 bestelako eta txaranga bat izatea espero du elkarteak.
Jesus Zaballosek esan du elkarteekin egiten diren urteroko hitzarmenak, hiru urterako sinadurak izatera pasako direla. Aldaketa horrekin hitzarmenen prozesua arinagoa izatea espero da eta elkarteek izan dezaketen diru laguntzen atzerapena ekiditea. Bi partetan emango da laguntza: aurrena %60a eta ondoren %40a.