Udal berria hautatzeko ordua

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 24a, 13:13
Goizeko 9:00etan zabaldu dira mahaiak eta pixkanaka herritarrak gerturatzen ari dira euren bozka ematera. Normaltasun osoz doa goiza mahaietako kide eta ahaldunek aipatu duten moduan. Herritarrek 20:00ak arte dute bozka emateko aukera.

Guztira 14.184 herritarrek dute gaur udala eta batzar nagusietarako bozka emateko aukera. Gurean 13 sekzio eta 24 mahaietan banatuta eman daiteke bozka. Aurreko udal hauteskundeetan, hau da 2011.urtean, abstentzioa %35,88 izan zen eta herritarrek zortzi zerrenda zituzten aukeran. Aipatu behar da, aurrekoetan PSE-EEren zerrenda izan zela bozkatuena eta honek 3.147 bozka eskuratuta, %35 osatu zuela.

Aurten berriz, bost zerrenda baino ez dira udalerako aurkeztu, PSE-EE, EHBildu, EAJ, PP eta Podemos-Ahal Dugu, 17 kideko udalbatzarra osatzeko.

Emaitzak Txintxarrin

Mahaiak ixtearekin batera hasiko da bozka kontaketa eta Txintxarri bost zerrendatako buruekin izango da euren egoitzetan lehen balorazioak ezagutzeko. Sare sozialetan eta Txintxarri.eus-en izango dira eduki bereziak.