Txileko irakasle taldea Usurbilgo Lanbide Eskolako metodologia berritzaileak ezagutzen

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ots. 9a, 11:35
Usurbilgo Lanbide Eskolak Txileko hainbat Lanbide Heziketako Eskoletako irakasle talde bat jaso du. Irakasle hauek hamar egunez izango dira Usurbilgo Lanbide Eskolan bertan erabiltzen diren metodologien inguruko formakuntza jasotzen. Usurbilgo Lanbide Eskolak erabiltzen duen metodologia berritzailea, ikasleari guztiz praktikoa eta parte-hartzailea den ikasbidea eskaintzen diona ,oihartzun handia izan du. Irakasle hauen hitzetan oso esperientzia aberasgarria izaten ari da.Usurbilgo Lanbide Eskolako irakasleek bere esperientziaren berri ematen ari dira,sortu dituzten ikasmaterialak aztertuz eta zuzenean ikasleei jartzen zaizkien erronken garapena ikusiz.