Txerrikiak egin eta jateko asteburua Extremeñan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ots. 17a, 17:00
II. Txerri-hilketa asteburua izango da 'Virgen de Guadalupe' Extremeña Elkartean. Larunbat eta igandean txerrikiak egin eta dastatu ahal izango dituzte bertara gerturatzen direnek. Bazkide ez diren herritarrek sarrerak erosi beharko dituzte.

Txerri-hilketa egingo dute, bigarren urtez, asteburu honetan, 'Virgen de Guadalupe' Extremeña Elkartean.

Larunbat goizean hildako txerriaren haragia birrindu eta txorizoak, odolkiak eta beste hainbat txerriki egiteko tartea izango da. Ondoren, aurrez prestatuko diren ogi-mamiak jateko aukera izango  da hamaiketako gisara.

Eguerdian berriz, garbantzuak,  sakramentuak eta meloia dastatzeko bazkaria egingo dute elkartean bertan, eta gauerako ere, parrillada, entsalada eta flana jateko aukera izango dute bertara gerturatzen diren herritarrek.

Igandean jarraipena emango diote txerri-hilketa asteburuari.

Hamaiketakoak emango dio hasiera jai egunari, eta antolatzaileek jakitera eman duten moduan, 'perrunillak'. salda eta aguardienta izango dira parte hartzaileek dastatu ahal izango dituzten goizeko lehen mokaduak eta jaki tradizionalak.

Egunari bazkari eder batekin emango diote jarraipena gero, eta horretarako, urdaiazpiko errea, paletak eta melokotoia izango dira bazkari.


Herritarrentzat sarrerak
'Virgen de Guadalupe' Extremeña Elkartekoak aditzera eman duen moduan, edozein herritarrek parte hartu ahal izango du astebururako antolatu duten txerri-hilketan.
Horrela, elkarteko bazkide ez direnentzat sarrerak jarri dituzte salgai elkartean, eta antolatzaileek azaldu dutenez, larunbaterako sarrerak geratzen badira ere, iganderako guztiak agortu dira.


Txerri-hilketa tradizioa
Extremaduran oso errotuta dagoen ohitura da txerri-hilketarena, eta tradizio horri eustsi asmoz, iragan urtean egin zuten lehenengoz Adarra kaleko egoitzan.