Bihar, abenduak 20, 12etatik aurrera Okendo plazan lehenengo Tutore eta Saretuen aurkezpena egingo du herriko Gure Esku Dago lantaldeak. “Larunbat honetan, Saretze ibilbidea eraikiko dugu. Bertan, Saretu direnek sarea jasoko dute. Eta oraindik Saretu ez direnek saretu eta martxan jartzeko aukera izango dute”. Gure Esku Dago ekimenetik, herritarrak animatzen dituzte parte hartzera: “Sartu zaitez Saretze Ibilbidean ez zara, ez, damutuko eta!”