'Ttipi-ttapa, Korrika' pailazoekin batera
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo bihurriek 'Ttipi ttapa, Korrika' ikuskizuna aurkeztu dute gaur Manuel Lekuona kultur etxean. Arratsaldean eskaini dituzten bi emanaldietan lepo bete da aretoa.

Gaztetxo lasarteoriatarrek gogotik gozatu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Ttipi ttapa, Korrika' ikuskizun berriarekin. Arratsaldean bi emanaldi eskaini dituzte pailazoek: 16:30ean eta 19:00etan. Herritarrek primeran erantzun dute, bietan lepo bete baita Manuel Lekuona kultur etxea.

Hiru pailazo bihurriek euren errepertorioko kanta onenak taularatu dituzte, hainbat pertsonaiaren laguntzarekin: Arritxu Iribarritxu kazetaria, Marijaia, Zeledon, Mary Poppins eta beste hainbat. Kultur etxera gerturatu diren haurrek gustura abestu dituzte dagoeneko buruz dakizkiten kanta guztiak.

Emanaldi bikoitz honekin itxi du Korrikaren inguruko ekintzen egitaraua Muntteri-AEK euskaltegiak.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Euskotren neguko ordutegia
    Astelehenean Euskotreneko zerbitzuen neguko ordutegia jarri zen indarrean. Honekin batera lanegunetako zerbitzuak berreskuratuko dira. Euskotreneko geltokian,Appan edo web orrialdean ordutegiak eskuragarri daude.
  • Euskal Jaietako pintxo-potea
    Euskal Jaietako lan taldearen izenean, taberna guztiei gonbita luzatzen diegu, Euskal Jaietan arratsalde-gau partean tabernak girotzeaz gain pintxo-potea ere eskaintzeko. Hala nahi izanez gero, gurekin jarri harremanetan 695 785 389 telefonoan.
  • Eusko Ikaskuntzako beka
    Eusko Ikaskuntzak 2017-2018 ikasturterako bi beka aurreikusi ditu Master Amaierako proiektuentzat. Gaiak: Gazteen harreman sareak euskararen sozializazioan eta Euskararen erabileraren aldeko motibazioak gazteengan. Informazio gehiago Eusko Ikaskuntzaren web orrian.
  • Odol-ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, irailaren 25ean, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
  • Biyak Bat elkarteko bidaiak
    Biyak Bat Erretiratuen elkarteak urrian eta 2018ko maiatzean egingo dituen bidaietan izena emako aukera dagoela jakinarazten du. Urriaren 16tik 25era Badajoz eta Jaenera joango dira elkarteko kideak; 2018ko maiatzaren 7tik 14ra Mediterraneoan zeharreko bidaia egingo dute. Informazio gehiago elkartearen egoitzan eskura daiteke.
ZORION AGURRAK
NAHIA ETA MIREN
Bikote... Zorionak eta 6 muxu potolo gurasoen partetik!! Ondo pasa eguna txapeldunak!
AZKEN PDFa
1393 ( Irailak 22 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gil ( Larunbata)
Kale Nagusia 24
Tel: 943 361529
ASTEA
    • Gil ( Igandea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Orue ( Astelehena )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Acha-Orbea ( Asteartea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Asteazkena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Osteguna )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Urbistondo ( Ostirala )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48