Taloak egiteko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2016ko aza. 28a, 17:00
Dagoeneko gabonak ate joka daude eta San Tomas eguna dela eta, girotzen hasteko, Ttakunek talo ikastaroa antolatu du.

Dagoeneko gabonak ate joka daude eta San Tomas eguna dela eta, girotzen hasteko, Ttakunek talo ikastaroa antolatu du. Abenduaren 13an asteartean egingo da 17:30etik 19:30etara Arrieskalleta elkartean.

Ikastaroa doan izango da baina bertan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. 8 urtetik beherako haurrei dagokionean, heldu batez lagunduta joan beharko dela azpimarratu dute antolakuntzatik. Izen emate epea abenduak 2ra arte zabalik egongo da eta posta elektronikoz (aisia@ttakun.eus/kultura@ttakun.eus) edota 943 371 448 telefono zenbakira deituta egin ahalko da.