Sortzaileen mugikortasunerako bigarren deialdia martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ots. 17a, 13:59
Euroeskualdean sortzaileen mugikortasunerako bigarren deialdirako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu da

Sortzaileen mugikortasunerako bigarren deialdia ireki da Euroeskualdean. Mugikortasun proiektu honen bitartez, parte-hartzaileek bizpahiru egunetan topaguneak partekatu, hitz egin, sareak eraiki ideaiak konektatu, sinergiak bilatu eta ideia berrietan kooperatu ahalko dute.

Mugikortasun deialdi hau, Eusko Jaurlaritzak Aquitaine-Euskadi 2016 proiektuen deialdiko bigarren saioa da, eta programa honek 24 gazteren -12 eskualde bakoitzeko- mugikortasuna ahalbidetuko du, Euroeskualdean ekosistema sortzailea indartzeko asmoz. 

Bost helburu.
Ezagutza, esperientziak edota proiektu interesgarriak partekatu eta gazteen gaitasunak hobetzea, sentsibilizazioa mugaz bestaldeko lankidetza aukeren eta ezagutzaren inguruan, kapital sozialaren areagotzea eta lan sareak sortzea, negozio aukera berriak hautematea, eta lurralde eragile dinamizatzaileen sinergiak sustatzea.