Sorgin afarirako txartelak erosteko azken eguna

Txintxarri Aldizkaria 2015ko eka. 22a, 16:54
Urtero moduan, Sorgin Jaiak-ek sorgin afaria egingo du Okendo plazan. Ostegunean izango da, 21:00etan. Joateko asmoa bai baina sarrerarik ez daukanak azkar ibili beharko du, gaur baita txartelak erosteko azken eguna.

Ilargi, Trumoi, Elurtza eta Insausti tabernetan jarri dituzte salgai txartelak antolatzaileek. 8 euro balio du bakoitzak, eta gaur izango da horiek erosteko azken eguna. 

Entsalada eta haragi bolak dira menuaren osagaiak. Edateko ardoa edo sagardoa edukiko dute aukeran herritarrek. Begetarianoak eta zeliakoak direnentzat menu bereziak prestatuko dituzte sukaldariek.